Athletic Hiria barriro lekuz aldatu dabe

Torre Sevilla merkataritza gunetik hur dagoan orubean egongo da, Banderetako orubean

Athletic-Mallorka Errege Kopako finala dala-eta Sevillan egongo diran Athletic zaleak bilduko dauan gunean, Athletic Hiria, bigarrenez aldatu dabe tokiz. Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) Athletici jakinarazo deutso bertan behera izten dauala fan zone zuri-gorria Andaluziako Arte Garaikideko Zentroan kokatzeko lortutako akordioa.

Athletic Hiria Torre Sevilla merkataritza gunetik hur dagoan orubean egongo da, Banderetako orubean. Orain arte iragarritako kokapen bien eremu berean dago, Magallanes parketik eta Andaluziako Arte Garaikideko Zentrotik paraje. Andaluziako Gobernuak eskatu dau aldaketea.

Athletic “haserre” agertu da, “ustekabeko aldaketa hori dala eta”. Bilboko klubak astebete baino gehiago daroa aurretik konfirmautako kokalekuan lanean. Dana dala, zaleei zerbitzu onenak eta Kopako finalerako ekitaldi programa erakargarri bat eskainiko jakezala baieztau dau Athleticek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular