Athleticek arratsaldeko zazpiretan jokatuko dau Bartzelonaren kontra San Mamesen, Erreginaren Kopako finalaurrekoetan. Partidu handia, beraz, gaur Bilbon jokatuko dana. Ligako partiduan, 0-4 irabazi eban Bartzelonak Lezaman. Izan be, munduko talderik onena da Bartzelona. Halanda be, Athletic mirariaren bila urtengo da zelaira, San Mamesera hurreratuko diran milaka zaleen eskutik. Oraindino partidurako sarrerak salgai dagoz 5 eta 10 euroren artean.
Finalaurrekoetara heltzeko, Athleticek Granada (1-4), Madrid CFF (1-0) eta Tenerife (1-1; penaltietan egin eben aurrera lehoiek) taldeak itxi ditu atzean. Beraz, lehen mailako taldeen aurka jokatu dabe zuri-gorriek lehen kanporaketatik hasita. Bartzelonak, aldiz, Albacete (0-6) eta Sevilla (8-0) kluben aurkako garaipenak lortu ditu.
Zuetaz harro – Ez dadila haria eten
Partiduaren harira, Athleticek, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin dabe finalerdietako norgehiagoka bultzatzeko, Emakueen Nazinoarteko Egunaren bezperan. Zuetaz harro – Ez dadila haria eten da partidurako aukeratutako leloa.