Carlos Alzagak Azpiegiturak eta Lurralde Garapenerako foru diputaduaren kargua hartu dau goizeon Bizkaiko Foru Jauregian. Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak zuzendu dau Alzagaren zin egitea. Alzagak Imanol Pradales ordezkatzen dau Bizkaiko Azpiegiturak eta Lurralde Garapenerako foru diputadu lez. Pradalesek, EAJ-ko lehendakarigaiak, joan dan eguenean itxi eban kargua.
Orain arte Carlos Alzaga Bilboko Portuko Agintaritzako zuzendaria nagusia eta Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzaren Alkargoko dekanoa izan da.