Txapeldunen Ligaren bila

Yuri, Ander Herrera eta Paredes ez dira San Mamesen izango eta Egiluz deialdira bueltau da

Athleticek Alavesen aurka jokatuko dau zapatu honetan 21:00etatik aurrera. 29. jardunaldiko partidu hau Muñiz Ruizek zuzenduko dau, Pizarro Gomezekin VARen. Talde zuri-gorriari partidu bi geratzen jakoz Kopako finala baino lehen, eta garaipenak batzen jarraitu gura dau Europako postuan jarraitzeko. Ernesto Valverdek 22 jokalari deitu ditu Yuri eta Ander Herreraren bajekin, lesionatuta dagozalako eta Paredesena, zigortuta dagoalako. Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani García, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, De Marcos, Imanol, Villalibre, Raúl García, Adu Ares, Prados, Egiluz eta Unai G. Bestalde, Egiluz sartu da deialdian.

Alaves Rayo Vallecanori 1-0 irabazita iritsi da Bilbora eta 32 punturekin sailkapenaren erdian dago, jaitsiera markatzen dauen Cadiz baino 10 puntu gehiagorekin. Luis Garcia Plazaren taldeak sailkapenaren erdia lortu gura dau eta lehen mailan beste urte bat ziurtatu, eta lerroan jarraitzeko San Mamesen irabazi gura dau.

“Alaves oso talde lehiakorra da”

Ernesto Valverde oso konzentrauta dago gaurko partiduan: “Biharko partidan jarri behar dogu arreta, nahikoa zaila baita. Alaves oso talde lehiakorra da, eta asko zailduko gaitu neurketa. Derbia da, horrek daukan konnotazio emozionalarekin”.

Aurkariaren inguruan hauxe esan eban: “Alavesek min egiteko gaitasuna dauka. Etxean jokatuko dogu eta bolada onean gagoz San Mamesen. Faboritoak garela uste dauan jendea egotea ulertzen dot, baina beste erritmo baten jokatzen diran partiduak dira, zelaian lehiarekin. Hiru puntuak oso garrantzitsuak dira guretzat”. Partidua jarraitzeko aukerea 20:30etatik izango dozue Bizkaia Irratitik.

DEIALDIA

Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani García, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, De Marcos, Imanol, Villalibre, Raúl García, Adu Ares, Prados, Egiluz eta Unai G.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular