Athleticek laugarren postua lortzeko lehian jarraitu gura dau

Zurigorriek Granada CF izango dabe aurkari bariku honetan 21:00etatik aurrera San Mamesen

Athleticek Granada CF izango dau aurkari bariku honetan, 21:00etatik aurrera San Mamesen, EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partiduan. Partidu horretan zurigorriek garaipena lortu gura dabe, eta Atletico de Madrid gertutik jarraitzeko. Granadak, bere aldetik, hiru puntuak behar ditu mailari eusteko borrokan jarraitzeko. Iglesias Villanueva izango da partiduko epailea. Ernesto Valverderen taldeari 7 partidu geratzen jakoz txapelketea amaitzeko eta denporaldia borobildu gura dau Txapeldunen Ligan parte hartzeko txartela lortuz. Aurreko asteburuan Ligako hirugarren garaipena lortu ondoren, Granadak Athletic gainditu gura dau, maileari eusteko lehian jarraitzeko.

Talde andaluziarra 19. postuan dago, 17 punturekin, eta Athleticek Txapeldunen Ligako postua lortzeko lehian jarraitzen dau, 57 punturekin. Zazpi jokalarik bariku honetan txartel horia ikusten badabe, ezin izango dira Civitas Metropolitanon jokatuko dan partiduan egon. Jokalariak honeek dira: Nico, Iñaki, De Marcos, Lekue, Berenguer, Dani Garcia eta Raúl García. Ernesto Valverdek jokatzeko moduan dagozan jokalari guztiak deitu dauz. Yeray zerrendara itzuli da, Bernabeun lesionatu eta gero.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular