‘Adimen Artifiziala eta hedabideak’ jardunaldia bagilaren 5ean, Deustuko Unibertsidadean

Adimen Artifizialaren erabilera etikoan ipiniko da fokoa

Eleizako Gizarte Komunikazinoen Jardunaldia

Adimen Artifiziala eta bihotzaren jakituria goiburua dauka Gizarte Komunikazinoen Jardunaldiko Aita Santuaren aurtengo komunikazinoak. Horren harira, Bilboko Eleizbarrutiak Andrea Ciucci konbidau dau (Bizitzarako Pontifize Akademiako koordinatzailea eta Adimen Artifizialean etikea sustatzeko Vatikanoko RenAIssance Fundazinoko idazkari nagusia). Bagilaren 5ean Kazetarien Euskal Elkargoa, Kazetarien Euskal Alkarteagaz batera antolatutako jardunaldian berbaldia emongo dau, arratsaldez, Deustuko Unibersidadeko Garate aretoan. Biharamonean, bagilaren 6an, Bizkaiko Elizako kideentzako jardunaldia egongo da Biboko Barria eraikinean (Plaza Barria 4an). Bilboko Eleizbarrutiko Kultur Erakundeen mahaiak sustatu ditu jarduerok.

Adimen Artifiziala Hedabideetan

Bagilaren 5ean aurkeztuko da “Hedabideetan Adimen Artifizilaren Erabilera Etikoa egiteko Dekalogoa”. Orain urtebete jarri eben martxan dekalogoa burutzeko lantaldea Bilboko Eleizbarrutiko Kultur Erakundeen mahaiak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, atxikitutako hainbat eragilegaz, hedabideak  (Bizkaia Irratia eta Herri Irratia, Berria, El Correo, Radio Bilbao, COPE-Euskadi), unibertsidadeak (Deustu, EHU, Arrasate, Ramón Llull), Bilbo, Donostia eta Gasteizko komunikazino sailak, unibertsidadeetako eta teknologiako adituak, Eurobasque eta abar.

Dekalogoa eginda dago dagoeneko eta bagilaren 5ean aurkeztuko da Industria Ingeniarien Kolegioaren bulegoan.

Adituen mahaingurua Deustuko Unibertsidadeko Garate aretoan

Bagilaren 5ean berbaldia eta mahaingurua egongo dira Deustuko Unibertsidadeko Garate aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Elena Auzmendi Deustuko Unibertsidadeko Ikasketa eta Eraldaketa Digitaleko Errektoreordeak emongo dau ondo etorria. Ondoren Kerman López bikario nagusiak Andrea Ciucci aurkeztuko dau. Ciuccik berbaldia eskeiniko dau AAren inguruan eta ondoren mahaingurua hasiko da. Mahainguru horretan egongo dira Ramon Salaverria (Nafarroako Unibertsidadeko Kazetaritza Katedraduna), Carmela Rios (Kazetaria, Sevilako Loyolako Unibertsidadeko irakaslea,  eta gizarte sare eta desinformazino kontuetan aditua) eta Mario Hernández Ramos (Europako Kontseiluko Adimen Artifizialeko Batzordeko Espainiako ordezkaria eta Madrilgo Complutense unibertsidadeko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea).

Bagilaren 5eko Deustuko ekitaldian parte hartzeko aurretik izena emon behar da. Hemen sakatuta emon zeinkie izena.

Andrea Ciuccigaz topaketea Barrian

Bagilaren 6an, goizeko 11.00etan, Andrea Ciuccik IDTP-k eta Bilboko Eleizbarrutiko Hedabideen sailak antolatutako topaketan hartuko dau parte, Barria eraikinean (Plaza Barria 4).  Adimen Artifiziala eta Eleizea gaia jorratuko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular