Kirolak

Dani Garciak bere ibilbidea amaitu dau Athleticen

Erdilariak 194 partidu jokatuta eta titulu bi irabazita itxiko dau kluba

Dani Garcia erdilariak amaitu dau bere ibilbidea Athleticen. Sei denporaldi emon dauz Bilbon eta guztira, 194 partidu jokatu ditu. Zumarragarrak titulu bi irabazi dauz, 2021eko Superkopa, txapelketa oso-osorik jokatuta, eta aurtengo Errege Kopa, RCD Mallorcaren aurka irabazita. Dani Garciak -bihar, maiatzak 24, 34 urte beteko dauz- berehala lortu eban toki bat Athleticen hamaikakoan, SD Eibarretik 2018-19. denboraldian ailegau ondoren.

Denboraldi bitan bakarrik jaitsi da 30 neurketetatik, azken bietan. Igaz 29 jokatu zituen eta zapatuan bukatuko dan honetan, 18. Bitxia bada be, bere gol bakarra denboraldi honetan ailegau da, UD Almeriaren aurka San Mamesen sartutako burukada batekin, De Marcosek erdiraketa bikain baten ostean. Europan parte hartzeko ametsagaz ailegau zan erdilaria Athleticera, baina ezin dau dau helburua bete. Halanda be talde zurigorria kontinenteko txapelketara sailkatuta itxiko dau. Gainera, berrogei urteren ostean, Gabarra atara dauan txapeldunetako bat da Dani Garcia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular