Urdaibaik eta Kaikuk irabazi dabe Bizkaiko Traineru Txapelketa gizonezkoetan eta emakumezkoetan, hurrenez hurren. Beraz, ez da ezustekorik egon Lekeitioko uretan eta faborito nagusi biak gailendu dira. Bou Bizkaiak 10 segundo atera deutsaz Zierbenari, eta Bizkaitarrak bost Ondarroari.
Gizonezkoetan, Bermeok hamasbogarrenez eskuratu dau Bizkaiko Traineru Txapelketa. Beraz, bardinketa dago sailkapen historikoan. Izan be, Kaikuk be 15 aldiz irabazi dau gizonezkoetan. Dana dala, Bermeo nagusi izan da jokatutako azkenengo hiru edizinoetan. Aurtengo estropadan, hirugarren postua Lekeitiorentzat izan da, laugarrena Ondarroarentzat eta bosgarrena Kaikurentzat. Beraz, Lekittarrak eta Antiguako Amak Euskadiko Traineru Txapelketarako sailkapena eskuratu dabe, Kaikuk ez bezala.
Emakumezkoetan, Kaikuk aurreko denboraldian Bizkaiko traineruekiko eukitako nagusitasunari jarraipena emon deutso. Andoni Galvanek zuzendutako kuadrilla Ondarroa eta Deusturen aurretik helmugaratu da. Ondarroarekiko tartea bost segundokoa izan da eta Deusturekikoa 37 segundokoa. Beraz, Tomatera ez da fin ibili.
Euskadiko Traineru Txapelketa
Astegoien honetan txapelketa autonomikoa jokatuko da Donostian. Betiko lez, Bizkaiko eta Gipuzkoako txapelketetan egondako denborak aintzat hartuko dira. Ondorioz, Lekeitio eta Ondarroa Donostiarragaz eta San Juanegaz batera izango dira lehen txandan. Ohorezkoan, aldiz, Urdaibai, Zierbena, Hondarribia eta Getaria izango dira.