Benito Lertxundik 60 urteren ostean kantagintzea iztea erabagi dau

'Gernika kontzertuan' zuzeneko diskoa aurkeztu dau Orioko musikariak

Benito Lertxundi musikariak (Orio, 1942) amaitutzat emon dau musikagintzan 60ko hamarkadaren amaieran hasitako ibilbide oparoa. Gernika-Lumon emon dau erabagiaren barri, Gernika kontzertuan zuzeneko diskoa aurkezteko eskaini dauan prentsaurrekoan. Orioko musikariak 2023ko zemendiaren 11n Gernikako Jai-Alai frontoian eskainitako kontzertu gogoangarria jasotzen dau lan barri honek. Estudioko azken diskotik sei urtera datorren Gernika kontzertuan lan hau Benitoren eta entzuleen arteko hartuemonaren adierazgarri bikaina da.

29 kantuz osotutako disko bikotx honetan jaso dau Benito Lertxundik gau haretan izandako giro aparta. 2000 ikus-entzulek bete eben Jai Alai frontoia. Lertxundiren errepertorioa batzen dau diskoak. Tartean, baita orain artean sekula grabau ez diran hainbat pasarte instrumental eta abesti argitaratu bako bat be: diskoa amaitzen dauan Ez nabil ezeren bilaGernika kontzertuan CD bikotx eta LP hirukotx euskarrietan eskuragarri dago gaurtik aurrera: ohiko salmenta guneetan, Durangoko Azokan Kantaita Enea-aren mahaian, www.benitolertxundi.com webgunean eta baita digital gune guztietan be.

Disko barriaren iragarpenaz gain, Benito Lertxundik oholtzari agur esateko erabagia jakin eragin dau. Sei hamarkadetan etenik izan ez dauan ibilbide oparo baten ostean, kontzertuak emoteari izteko garaia iritsi jakola adierazo dau Orioko kantariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00