Eguzkia nagusi udagoienaren lehen egunean

Goizean lanbroa eta behe-lainoa agertu leitekez zenbait lekutan, baina gainerako orduetan giro eguzkitsua izango da
Lekeitio / Bizkaia Irratia

Udagoienari giro eguzkitsu eta egonkorrean emongo deutsagu hasierea. Azken egunetako joerari eutsiko deutso eguraldiak: goizean goiz lanbroa edo behe-lainoa agertu leiteke zenbait lekutan, baina gainontzeko orduetan eguzkia izango da nagusi.

Eguzkia eta tenperatura epelak

Tenperaturan ez da gorabehera handirik itxaroten, nahiz eta baliteke barrukaldeko zenbait lekutan zertxobait igotea. Haizea ahul ibiliko da hasieran, baina goizean zehar ipar-mendebaldetik eta iparraldetik finkatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00