Iraurgi HLBHIPk (Azpeitia), Larramendi Ikastola HLBHIPk (Mungia) eta Nuestra Señora de las Mercedes HLBHIPk (Gasteiz) Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso dabe. Eusko Jaurlaritzaren autortzak jasangarritasuna euren hezkuntza-proiektuan eta eguneroko jardunean modu transbersalean txertatzen daben hezkuntza zentroak saritzen dauz. Horretatako, ikastetxeek 2030 Eskola Agendaren garapenean egindako lana eta ekimenak egiaztatu behar dabez, eta ebidentzia zehatzak aurkeztu. Ebaluazinoak hainbat alderdi jasotzen dauz; esaterako, jasangarritasuna curriculumean txertatzea, zentroaren ingurumen-kudeaketa, ikasleen parte-hartze aktiboa, eta irakasleen, familien eta hezkuntza-komunidadeko gainerako kideen inplikazinoa.
Ziurtagiriak banatzeko ekitaldian, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak nabarmendu dau jasangarritasunean hezteak balioetan, erantzukidetasunean eta ingurunea eraldatzeko ahalmenean hezteak esan gura dauala, ezagutzatik, partaidetzatik eta konpromisotik abiatuta.
Euskal Autonomia Erkidegoan 137 hezkuntza zentroak daukie dagoeneko Eskola Jasangarria ziurtagiria.