Uda beteko eguraldiagaz agurtuko dogu uda, azken egunetako joereari eutsiz. Goizeko lehen orduetan, lanbroa edo behe-hodeiak agertu daitekez kostaldetik gertu. Barnealdean, ostera, behe-lainoa sortuko da eta giroa freskoa izango da.
Goizean lainoa eta behe-hodeiak
Eguneko gainerako orduetan, zerua ia oskarbi egongo da, batez be goizean agertuko diran goi-hodei fin batzuekaz. Eguerditik aurrera, haizeak iparraldetik joko dau, baina indar handirik barik.
Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik espero, eta aurreko egunetako balioak errepikatuko dira.