Etxebizitza Eskubidearen Aldeko Kanpaldiak manifestazinoa deitu dau gaur, urriak 9, Bilbon. Arratsaldeko seiretan abiatuko dira udaletxetik, eta Arriaga Antzokian amaituko dabe ibilbidea. Etxebizitza duina eskubidea dala aldarrikatu eta etxebizitzaren arazoari konponbideak eskatu gura deutsee erakundeei.
Besteak beste, etxebizitza publiko gehiago sortzea, alokairuen eta salerosketa-prezioen erregulazinoa eta etxegabetzeak geldiarazotea eskatzen dabe. Kanpaldiaren arabera, espekulazinoa eta etxebizitza publikoen falta dira arazoaren arrazoi nagusietako batzuk.
Azkenik, antolatzaileek herritarrak kalera urtetera animatu dabez, eta argi itxi dabe kanpaldia alderdi politiko eta sindikatuetatik independentea dala. Haien leloa honako hau da: ‘Etxebizitza ez da negozioa, eskubidea da!’