Geologia eta Meatzaritza Ondareari buruzko Nazinoarteko Kongresua, lehenengoz, Bilbon

Europa eta Iberoamerikako hainbat herrialdetako adituak batuko dira
Andrabideko harrobia (Gautegiz Arteaga) / EHU

Bilbok Geologia eta Meatzaritza Ondarearen Defentsarako Espainiako Elkartearen (SEDPGYM) Geologia eta Meatzaritza Ondareari buruzko XXI. Nazinoarteko Kongresua hartuko dau urriaren 8tik 11ra. Euskadin lehenengoz egingo da topaketa hau. Europa eta Iberoamerikako hainbat herrialdetako adituak bilduko dira. EHUko Hidroingurumeneko Prozesuak (HGI) ikerketa-talde kontsolidatuak, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE)  eta SEDPGYMek antolatuta, kongresuaren helburua da geologia- eta meatzaritza-arloko balioak ezagutarazotea, babestea eta gizarteratzea.

Euskadik aberastasun geologiko eta meatzaritza-ondare handia dauka. Horren erakusgarri dira, besteak beste, Meatzaldea, Gautegiz Arteagako Andrabideko harrobia (Ereño Gorria kareharriaren ustiapenari lotutako aztarnak aurkitu daitekez), Arditurriko meategiak, Añanako Gatz Harana eta Euskal Kostaldeko Geoparkea.

Kongresuak saio zientifikoak eta hainbat gune esanguratsutara egindako landa-urteerak jasotzen dauz. Meatzaldera egingo dan ibilbidean, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, El Pobal burdinola eta Zugastieta bisitauko dabez. Era berean, Bilboko itsasadarrean zeharreko itsasontzi-ibilbidea egingo da, bertako industria- eta meatzaritza-aztarnak ezagutzeko. Geologia eta Meatzaritza Ondareari buruzko XXI. Nazinoarteko Kongresuaren inaugurazino-ekitaldia urriaren 9an izango da, 09:00etan, Bizkaia Aretoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00