Gaur be euria egingo dau, batez be Kantauri isurialdean eta egunaren lehen partean. Arratsaldean eta gauean euria urriagoa izango da eta azken orduetan atertzera egingo dau. Lurraldearen hegoaldean euri zaparrada txikiak izango dira goizean eta arratsaldean atertu eta ostarteak edegiko dira. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin goizean kostaldean eta Ebro ibarrean. Tenperaturea apur bat jaitsiko da eta udagoieneko balioetan mobiduko da.
Itsasoko egoerea
Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarragaz eta goizaldean 5eko tarteekin. Arratsaldean iparraldetik finkatu eta makaldu egingo da, 3ko indarragaz. Itsaskirria edo itsaskia eragingo dau, goizaldean itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bi inguruko olatuak altxatuko ditu.