Hasiera motela eta arratsalde eguzkitsua

Tenperaturea epelduz joango da
Balmaseda / Bizkaia Irratia

Barikuz eguraldiak egonkortzera egingo dau. Kantauri isurialdean eguna moteletik hasiko dogu eta hondino, han-hemenka, euri apur bat egin leike, batez be goizaldean eta goizean goiz. Egunak aurrera egin ahala, atertzeko eta argitzeko joerea hartuko dau eguraldiak eta arratsaldean ostarteak edegiko dira. Hegoaldean, goizean bertan giro eguzkitsuaz gozatu ahal izango dogu. Haizea iparraldetik sartuko da eta maximoak, atzokoak  baino gradu bat edo bi altuagoak izango diran arren, eguna freskotik joango da.

Itsasoko egoerea

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarragaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00