Barri txarrak Edin Terzicen Athleticentzat. Oihan Sancet Tirapu lesionatu egin da eta ezingo dau jokatu hurrengo partiduetan. Klubak jakin eragin dauenez, erdilari nafarrak giharretako lesino moderatua dauka ezker hankako soleoan. Gatxa da esatea zenbat denpora beharko dauen errekuperatzeko, baina gitxienez hiru bat aste beharko ditu barriro jokatzeko moduan egon arte. Kontuak kontu, ezingo dau jokatu Rayo Vallecano, Valentzia eta Levanteren aurkako partiduetan. Gauzak holan, Terizc taldeko izar nagusi biak bari geratu da. Gogoratu, Nico Williams lesionatu egin zala Espainiako selekzinoagaz Txekiaren aurka jokatu eban partiduan.
Sancet da orain arteko sei jardunadietan Terizcek gehien erabili dauen jokalaria. Normaltasunez entrenatu zan martitzeneko saioan Lezaman, baina atzo ez zan agertu bedartzatik. Gaur goizean Athleticek jakin eragin dau jokalariak lesino moderatua daukala ezker hankako soleoan. Esan beharrik ez dago baja garrantzitsua dala talde zuri-gorriarentzat, are gehiago Nico Williams be lesionatuta dagozala kontuan izan da. Zorionez, Peio Canales erabat errekuperatuta dago eta leitekeena da berak jokatzea Sanceten lekuan, aurrelariaren atzetik. Zuri-gorriek bihar egingo dabe azken entrenamendu saioa, zapatuan Rayo Vallecanoren aurka jokatu aurretik eguerdiko 14.00etatik aurrera.