Etxebizitza eskubidea bermatzea, eta galdakoztar guztiek euren bizi proiektua Galdakaon garatu ahal izatea dira Etxebizitza Planaren helburu nagusiak. Lau puntu zehatz batzen dauan Etxebizitza Planaren barri emon dabe Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak eta Asier Egiraun Etxebizitza zinegotziak. Besteak beste, etxebizitza publikoak eregitea eta banku zein funts putreei etxe hutsengaitik kanon bat ezartzea proposatzen dau planak. Udaleko alderdi guztien onarpenagaz landu da. Hiru urtetan gune tenkatuaren alokairua lasaitzea eta etxebizitza hutsak merkaturatzea dira asmoetariko batzuk. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak kontatu deuskuz zehaztapen guztiak.