Zaporeak alkarteak aste bi baino gehiago daroaz egunero 2.500 menu prestetan

Era guztietako laguntzea behar dabe

30.000 kilo elikagai Lesboserako bidean dira, asilo-eskatzaileen kopuruak gora egin daualako

Elikagaiz betetako kontainerra Lesbosera urteteko / Bizkaia Irratia

Zaporeak alkarteak batutako 30.000 kilo elikagai Lesboserako bidean dira, asilo-eskatzaileen kopuruak gora egin ostean. Hileak daroez Zaporeak Gobernuz Kanpoko erakundekoak menuak banatzen Lesbos-en. Greziako migrazino-egoerea egunero larriagotzen doa, eta horregaitik bialdu dabez elikagaiak eta laguntzea eskatzen dabe.

Asilo-eskatzaile asko dagoz heltzen. Bakarrik hile bitan Lesboseko kanpamentuko biztanleria 2.000 pertsonatik gora handitu da. Hau da, zemendiko bigarren astean jadanik 5.000 pertsona baino gehiago dagoz bizitzen Kara Teseko kanpamentuan. Egun bakar baten, zemendiaren 16an, 6 patera heldu ziran, danetara 210 pertsonarekin.

Egoera jasanezina da. Maiatzean jakinarazo ebenez sukaldaritza-muga gainditu eta 2.000 errazinora heldu ziran (lehenengoz Zaporeak alkartearen 8 urteko lanean). Baina aste bi baino gehiago daroez egunero 2.500 menu prestetan. Era guztietako laguntzea eskatzen dabe: elikagaiak, dirua eta baita boluntarioen beharrizana be dago. Helena Ruiz de Azua izan dogu Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular