Donostiako CIC Biomagune biomateriarelen alorreko ikerketa talde batek jarri du martxan. Arteria-ereduetan dabilz lanean taldeka, material hibridoak erabiliz 3D inprimagailu batean. Arteria horreek balio dabe gaixotasun kardiobaskularren eta bihotz-biriketako gaixotasunen azterketa aurreklinikoa egiteko eta botika barriak probetako. Arteria koronarioa edo arterietan egoten dan kolesterola murriztea be ikerketa honen helburua izan da.
Ikertzailearen helburua da irudikatutako eredu horreek benetazkoak balira legez erabiltea, medikuntzan erabilteko aukerarik balego botikak probau ahal izango litzatekezalako edo aurrerapausuak emon medikuntza personalizatuan.
Ikerketan, polimeroak, zelula-materiala eta nanopartikulak erabili dabez. Gaur goizean, Dorleta Jimenez, Ikesbasqueko ikertzailea, izan dogu Goizeko Izarretan eta zehaztasun guztiak eman deuskuz.