500 ikasle inguru batu dira Sodupen ospatutako EBI STEAM azokan

Ikastetxe eta ikastoletan landutako proiektuak aurkeztu dabez

500 ikasle inguru batu dira Sodupen ospatutako EBI STEAM azokan

STEAM Azoka Avellaneda Ikastetxean / Elizbarrutiko Ikastetxea

Eleizbarrutiko ikastetxeen sareak bultzatzen dauan ‘EBI STEAM Azoka’ egitasmoa urtero ospatzen da ikasleen artean STEAM jakintzagaiak sustatzeko, eta aurten Avellaneda Ikastetxean izan da, Sodupen. Hortxe batu dira 16 ikastetxe eta ikastoletako 500 ikasle inguru. Eurek proiektua garatzeko zelako lana egin daben azaldu dabe. Egitasmo honen helburuak bi dira:  Alde batetik, ikasleen artean bokazino zientifikoak piztu eta suspertu eta, bestetik, azken urteetan ikastetxe eta ikastoletan ezarritako metodologia barritzaileen emaitzak, batez be egitasmo eta erronketan oinarritutako ikaskuntzaren emaitzak, agertzera emon. Gure mikrofonoetan San Felix Ikastolako ikasleak, Santa Eulalia ikastetxekoak eta Artxandape Ikastolakoak paseu dira euren proiektuak ondo baino hobeto azaltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00