Elena Olabek keinu txikietan oinarritu dau bere bigarren poema liburua

Susa argitaletxearen eskutik bigarren poema liburua plazaratu dau Elena Olabe durangarrak

57 poema labur “Keinura itzuli” liburuan

Elena Olabe irratian. / Bizkaia Irratia

Elena Olabe idazle durangarrak  “Keinura itzuli” izeneko liburua plazaratu dau Susa argitaletxearen eskutik. Bere bigarren poema liburua da. 2019an, Balea Zuria argitaletxeak “Zeldak” izeneko lana atera zuen. Orain, 2020an idazten hasi zen 57 olerkiekin osatu dau bere bigarren lana.

“Keinura itzuli” lanean poema laburrak aurkituko doguz. Keinu txikietan oinarritu dau bere lan barria eta sintesian findu gura izan dauala kontatu deusku beragaz eukiteko barriketaldia. “Zeozero gehiegizkoa” ekidin gura izan dauala nabarmendu dau.

Beregaz eukitako barrriketaldia Taylor Swift artista amerikarraren musikarekin osotu dogu. Elena Olabek aukeratutako musikaria izan da, bere bigarren lan honen idazketa prozesuan bidelagun izan dauan artista izan da-ta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular