Once erakundeak bihar ospatuko dau Santa Luzia eguna uriburuetan. Gaurkolako baten sortu zan Once erakundea 1938. Urtean. Ordutik, hainbat lan egin dabe desgaitasuna daben pertsonak lan-merkaduan barneratzeko. Euren eredua, bakarra da munduan. Asteon jakin danez 75 mila langile baino gehiago daukaz Oncek eta honeetatik 8100 Euskadin. Behargin guztietatik %60k desgaitasuna daukie eta %44 emakumeak dira. Iñigo Arbiza komunikazino arduradunak azaldu deuskunez, beharginak zertan ari diren bereiztu behar da eta argi izan behar da edozein desgaitasun izanda egin daitekeela lan Oncen. “Ilusinoa landu egin behar da” leloa aukeratu dabe Oncen, urteurrena eta Santa Luzia eguna ospatzeko. Ilusinoa eskeini gura dabe ikusmena galdu arren, aukera bat baino gehiago dagoalako. Aipatu behar, Once erakundeak 2025. Urteko lehen hiru hileetan, fundazino barri bat jarriko dabela abian. Ikusmen murriztua daukien pertsonei begirako fundazinoa izango da.
Santa Luzia eguneko ospakizunak
Santa Luzia eguna gaur da baina bihar ospatuko dabe uriburuetan. Hemen Bizkaian, Bilbon jarri dabe hitzordua ordubatetan. Mezea izango da Indautxun eta ostean bazkaria Euskalduna jauregian. Ostean jaia antolatu dabe. Erakundeko kide eta familientzako jaia izango da.