Barakaldon egiten dan emakume argazkilarien festibala da Baffest

30 lan onenak Gasteizen, Madrilen eta Valentzian erakutsiko dira

Abian da Baffest festibalaren argazki lehiaketea

Barakaldon Baffest jaialdia / Bizkaia Irratia

Abian da Baffest jaialdiko zortzigarren lehiaketea. Emakume argazkilarien festibala da Baffest. Barakaldon egiten da Fotopop Producciones ekoiztetxeak antolatuta Udalaren babesagaz. Jaialdia bera urrian egingo da baina lehiaketea hasita dago. Emakume argazkilari eta ikus-artistentzat da deialdia. Nahi dan argazkilaritza-diziplina gai edo teknika erabili daiteke irudiak hartzerakoan. Aurkeztutako lanak saririk jaso bakoak izan behar dira.

Sari bi

Aurten 500 euroko sari bi emongo dira. Carmen Dalmau, Tamara Garcia Iglesias eta Susana Mar dagoz epaimahaian. Eureak koordinatzen barriz, Jone Estivariz eta Sara Berasaluze arituko dira. Epaimahaiak 30 lan aukeratuko dauz eta argazkilariek Valentzian, Madrilen eta Gasteizen aurkeztuko dabez euren lanak. Ondoren, ikustaldi bakoitzean epaimahaiak hiru lan aukeratuko dauz. Bederatzi lan horreek“Baffest Argazki Egunean” ikusiko dira urrian. Baffest jaialdia bera, gogoratu, urrian egingo dala Barakaldon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular