Euskal dantzan ari direnak be animau daitekez izena emotera

Mundu osoko 10 eta 19 urte arteko dantzari talentudunen ibilbidea sustatzea da helburua

Abian da Bilbon lehenengo Developpe Dantza Lehiaketea

Developpe Dantza Lehiaketea / Bizkaia Irratia

Martxa onean doa Bilbon egingo dan lehenengo Developpe dantza lehiaketarako izena emoteko epea. Lehiaketea urtarrilaren 24tik 26ra bitartean egingo da Bilboko BBK Salan. Izena emotea, urtarrilaren 11ra bitartean egin daiteke. Esan daigun, 10 eta 19 urte arteko dantzari gazteei zuzendutako lehiaketea dala. Igor Yebra dantzari bilbotarra eta Jone Goirizelaia Olaeta Balleteko zuzendaria dira, erakundeakaz batera lehiaketea antolatu dabenak. Goirizelaiak esan deuskunez, euskal dantzak be sartzen dira lehiaketan eta izena-emotera animau dauz horretan dabiltzanak. Developpe dantza lehiaketaren helburua, gazte talentudunen ibilbidea sustatzea da.

Egonaldiak zentroetan

Izena-emoterakoan kuota bat ordaindu behar da. 40 eurokoa da kanpotarrentzat eta 20koa Bizkaikoentzat. Esan behar, apuntetan diran guztiek hartuko dabela parte lehiaketan. Honek irauten dauan bitartean masterclassak eskeiniko dira edonorentzat. Epaimahaia, goi-mailako dantzari eta dantza irakasleek osotuko dabe. Sariei jagokonez barriz, diruaz gain, egonaldiak eskeiniko dira estaduko eta nazinoarteko lehen mailako dantza zentroetan. Diplomak eta garaikurrak be emongo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00