Udara begira jarri da Loraldia jaialdia festibala. Udako Ola ekimenaren hirugarren edizinoa jarri dabe abian. Sormen egonaldia da izatez Udako Ola. Aurten be, udan, 18 eta 29 urte arteko gazteek Lekeition egonaldia egiteko aukerea izango dabe. Horretarako izena emon behar dabe aurretik. Maiatz amaierara bitarteko epea daukie horretarako. Loraldiaren web orrian dago informazino guztia eta izena emoteko erea.
Profesionalek eskeinitako saioak
Transmisinoa lantzea, sormena bultzatzea eta espazio sortzaile barri bat proposatzea dira Sormen Olaren helburuak. Gehienez 15 pertsona biltzen dauazan proiektua da. Profesionalek eskeiniko dabezan saioak izango dabez. Gazteek aukerea izango dabe erreferente kulturalak bertatik bertara ezagutzeko. Aurten, Ane Labakak, Leire Vargasek, Amets Arangurenek, Josu Martinezek eta Dantzaz Dantza taldeak hartuko dabe parte. Aldi berean, gazteek, sorkuntza propioa landuko dabe egonaldian zehar eta azken egunean Leketioko herriaren aurrean erakutsiko dabe Edurne Azkaratek zuzenduta. Lekeition aste horretan, Sormen Astea eskeiniko dau Loraldiak. Kultur proramazino oso bat eskeiniko da gazteek eta herritarrek doan gozatzeko. Bagilaren 24tik 29ra bitartekoa izango da Sormen Ola eta Sormen Astea Lekeition.