Neiker taldeak adimen artifizialean oinarritutako sistema bat garatzeko Al4SoilHealth proiektuan parte hartzen dau

Europako lurzoruen %60k eta %70ak ez dabe osasun egokirik

Adimen artifiziala Europako lurzoruaren osasuna ezagutzeko

Lurretik landarak urtetan / Bizkaia Irratia

Europako lurzoruen % 60k eta % 70ek ez dabe osasun egokia. Horren arrazoia da, batez bere, materia organikoan eta biodibertsitatean edukia galdu dala, eta gaur egun ez dagoala baliabide hori zaintzen dauan legeria propiorik. Europako Batzordeak hainbat helburu zehatz ezarri ditu lurzoruaren degradazino handiagoa saihesteko eta klima-aldaketeari aurre egiteko. Helburuen artean dagoz, esaterako, 2030erako plagiziden erabilerea % 50 murriztea eta ongarrien erabilera % 20erajaitsea. 2050erako zero emisinora heldu gura da eta hori ezin da lurzoruen osasun egokirik barik lortu. Horregaitik, beharrezkoa da lurzoruen inguruan egiten diran aurrerapenak neurtu eta ebaluatzea ahalbidetuko daben metodoak aktibatzea, lurzoru osasuntsuagoak lortzeko.

NEIKER zentro teknologikoak, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kideak, Europako ikertzaileekin batera parte hartzen dau Al4SoilHealth proiektuan, kontinenteko lurzoruaren osasunaren adierazleak zaindu eta aurreikusiko dituen azpiegitura digital bat sortzeko. Gaio honetan aditua dan Lur Epelde izan dogu Lau Haizetara. Helburua lurzoruaren osasuna eten barik ebaluatzeko eta gainbegiratzeko erabiliko dan plataformea garatzea da. Lurzoruaren adierazle edo parametroren bat maila egokitik kanpo dagoala detektetan badau  adimen artifizialagaz tratautako datuetan oinarritutako erabagiak hartzeko laguntzea emongo leuskio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular