Gurasoek euskerea ikasten eta gozetan dabe seme-alabekaz udako oporretan

AEK-k aukera zabala eskaintzen dau udan zehar euskerea ikasteko

AEKren barnetegiak, familien gozagarri

Udako barnetegia / AEK

AEK-k jarraituko dau udan hainbat euskaltegitan ikastaroak eskaintzen, euskerea ikasteko zein azterketak prestetako. Era berean, online-ikastaroen eskaintza be izango da, maila guztietan.

Jentearen eskaria gero eta handiagoa da titulua ateratzeko beharragaitik eta gainera, pandemiaz geroztik gorakadea egon da. Bestalde, euskera egunerokotasunean biziteko aukerea eskaintzen dau bere barnetegietan: Foruan, Arantzan, Adunan, Urepelen eta Mendikotan. Horreen artean, baita familia barnetegiak be.

Goizean, gurasoak klasean dagozan bitartean, umeek jarduerez gozetan dabe, begiraleen begiradapean. Arratsaldean, txangoak eta tailerrak egiten dira, irakasle guztiek alkarregaz antolatuta, ikasitakoa praktiketan daben bitartean.

Oraingoz, matrikula edegita dago eta leku libreak dagoz. Bi aste lehenagora arte ez dira taldeak sortzen eta irakasleak orduan hasten dira dana antolatzen. Kora Madinabeitia, udako barnetegien arduraduna da eta gaur Goizeko Izarretan egon da. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular