Aimar kantariak bakarkako lehenengo diskoa kaleratu dau

'Confesiones de un amor abstracto' da disko barriaren izena

Aimar: “Disko honegaz guztiz biluztu naz”

Aimar (Aimar Cid) da bakarkako proiektuaren izen artistikoa. Hezitzaile eta irakasle lanbidez, urte asko emon dauz kantuak sortzen eta letrak idazten. Dientes de Luna taldeagaz bost disko argitaratu dauz. Orain bakarkako ibilbideari ekin deutso. Horrek, baina, ez dau esangura Dientes de Luna taldea desagertu danik. Aimarren lehenengo lana ‘Confesiones de un amor abstracto’ (Baga Biga) liburu-diskoa da eta Jagoba Ormaetxeagaz batera grabau eta ekoiztu dau.

Hamabi audioz osotutako lana da, baina ez dauz hamabi abesti batzen. Kantuetan tartekaturik doaz poesia audioak. Diskoko track bikoitiak dira poesia lerroak, bakoitiak dira kantautako poesia luzeak. Oso ikuspegi pertsonaletik egindako diskoa dala esan deusku Aimarrek, “azkenengo 5-6 urteetan nire bihotzak bizi izandakoa plazaratzeko beharrizana izan dot“. Lan honetan biluztu egin dala aitortu deusku Gernikako kantariak.

`Confesiones de un amor abstracto’ diskoa zemendiaren 24an aurkeztuko dau Bilboko Cotton Club aretoan. Taldeak lagunduta eskeiniko dau kontzertu hori. Beste batzutan, barriz, zuzenekoetan bakarka arituko dala esan deusku Aimarrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular