Mallabiko pelotariak 22-15 irabazi eban Darioren aurka jokatutako finalaurrekoa Gasteizko Ogetan

Jokin Altunaren aurka lehiatuko da txapelaren bila Bizkaia frontoian ekainaren 4ean jokatuko dan partiduan

Aitor Elordi, buruz buruko finalera

Aitor Elordi aurretik joan zan markagailuan partidu hasieratik / Bizkaia Irratia

Aitor Elordik buruz buruko txapelketa nagusiko finala jokatuko dau finalaurrekoan Dario menderatu ostean. Mallabiko pelotariak bizi ekin eutson norgehiagokari eta lehen tantotik aurretik joan zan markagailuan. 12-15 hurreratu jakon aurrelari errioxarra baina Elordik ez eban amore emon, burutik gauza asko pasa jakozala aitortu arren. Ez eban parte hartu behar txapelketan, baina finalean sartu da Mikel Urrutikoetxea, Danel Elezkano, Unai Laso eta Dariori irabazi ostean.

Jokin Altuna handiaren aurka jokatuko dau finala datorren ekainaren 4ean Bilboko Bizkaia frontoian. Finalaurrekoetan ligatxoan jokatutako partiduan, Amezketakoa menderatzeko zorian egon bazan be, aurkariak irauli egin eban 15-18koa. Aitor Elordik ez dauka zer galdurik buruz buruko finalean eta disfrutatzera urtengo dauela iragarri dau. Altunak badaki, Elordi gaur egun euki leiken aurkaririk arriskutsuena dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular