Mallabiko pelotariak lau ta erdiko txapelketako hirugarren postua lortu gura dau domekan Peio Etxeberriaren aurka

Jaka, Ezkurdia, Unai Laso eta Elezkano menderatu ostean, Jokin Altunak kanporatu dau finalaurrekoetan

Aitor Elordi: “Onenekin lehiatzeko gauza nazela erakutsi dot”

Azkenean ez da ezustekorik egon lau ta erdiko pilota txapelketan eta Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdiak -faborito nagusiek- jokatuko dabe finala datorren zemendiaren 20an Bilbon. Aitor Elordi finalerako atean geratu da, finalaurrekoan Jokin Altuna bikain baten aurka galdu ostean. Finaletik kanpo geratu arren, Mallabiako pelotariak txapelketa ederra egin dau. Izan be, izen handiko pelotariak menderatu dauz: Jaka, Ezkurdia, Unai Laso eta Danel Elezkano hain zuzen be. Elordik dino garbi erakutsi dauela onenekin lehiatzeko gauza dala.

Lau ta erdiko txapelketea ez da amaitu aurrelari bizkaitarrarentzat. Datorren domekan hirugarren posturako partidua jokatuko dau Peio Etxeberriaren aurka Mallabiko pelotalekuan. Txapelketea biribildu gura dau hirugarren postua eskuratuta.

Lau ta erdikoa amaitu ondoren, binakako txapelketea hasiko da jokatzen, denporaldiko lehiarik luzeena. Aitor Elordi ez da inoiz titular izan binakako txapelketan eta aurtengoan sartzea be ez da erreza izango. Edozelan be, itxaropentsu dago lau ta erdikoan erakutsi dauen maila bikainak binakakorako atea zabaldu leikiolako. Helburu horregaz, garrantzitsua izango litzateke Peio Etxeberriaren aurkako partidua irabaztea datorren domekan Mallabian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular