Markinako aurrelari gazteak winter series torneoko hirugarren jardunaldiko partidua jokatuko dau astelehenean

Erik Mendizabal eta Minvielleren aurka jokatuko dabe eta bikote honek ezinbestekoa dau garaipena

Alex Goitiandia: “Tantoak luzatu eta aurrean errematatzen ahaleginduko naz”

Alex Goitiandiak partidu bat jokatu eban igazko winter series torneoan Urrutiaren lekua hartuta / Bizkaia Irratia

Alex Goitiandia titular izango da estrainekoz Gernikako winter series torneoan. Markinako aurrelaria ordezko izan zan igazko txapelketan eta partidu bat jokatu eban Urrutiaren ordez. Aurten, ostera, denporaldiko torneorik garrantzitsuena jokatzeko hautatuen artean dago. Thibault Basquegaz batera jokatuko dau Markinako aurrelariak.

Datorren astelehenean jokatuko dabe txapelketako lehenengo partidua Erik Mendizabal eta Minvielleren aurka. Bikote honek galdu egin eban lehen jardunaldiko partidua Iñaki Osa “Goikoetxea” eta Unai Lekerikabeaskoaren aurka. Ondorioz, ezinbestekoa dabe garaipena asteleheneko norgehiagokan, final aurrekoetarako sailkatzeko aukerak bizirik mantendu gura badabez.

Alex Goitiandiagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko “Jokoan” kirol tartean. Markinako aurrelariak badaki partidu gogorra izango dala astelehenekoa. Garbi dauka zein dan garaipenerako bidea: huts gitxi egin, tantoak luzatu eta aukerak baliatu aurreko koadroetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular