Ikasturtean zehar hainbat ekitaldi egingo dabez parrokiaren 50.urteurrena gogoratzeko

Gaur Erromako Giovanile abesbatzak kontzertua eskainiko dau 19:30ean eleizan

Algortako Kristo Eroslea parrokiaren 50. urteurrena ospatzen hasi dira

Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50 urte bete dauz. Erosle Santuaren jai liturgikoaren egunez, urriaren 29an, Algortako Erosle Santuaren parrokiaren 50.urteurrena oroitzeko ikasturtearen hasierako mezea ospatu zan. Elizkizunean Domingo Iturrate dohatsuaren beatifikazinoaren 40.urteurrena be gogoan izan eben. Dimatarra 1983.urteko urriaren 30ean dohatsu autortu eben Erroman eta bere erlikiak Algortako parrokiak dagoz.

Koldo Alzola parrokoak azaldu deuskunez, urteurreneko elizkizuna pozez eta emozinoz betetako ekitaldia izan zan. Parrokiako familiak, Domingo Iturrate dohatsuaren elizkoiek, Algortako Trinitarioen lagunek, Irutasun Abesbatzak, Itxartu Dantzari taldeak, Eskubeltz Eskaut taldeak, eta komunidadeko lagun eta herritar ugarik parte hartu eben.

Ikasturtean zehar, hainbat ekintza ospatuko dabez Algortako Kristo Eroslea parrokiaren 50.urteurrena. Musika kontzertuak, berbaldiak… Gaur, urriak 2, Erromako Giovanile emakume gazteen abesbatzak ‘With us’ izeneko kontzertua eskainiko dau Kristo Erosle parrokian, 19:30etatik aurrera. Sarrerea debalde izango da. Bihar, barriz, Bilbao Kamerata Ensemblek Irma Irma Rutkauskaite-Egiluzen zuzendaritzapean, XVI. mendeko Entsaladen Festaren kontzertua eskainiko dau 20:00etan. Honakoan be sarrerea librea izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular