50 urte baino gehiago egin ditu Bihotz Alai abesbatzak Algortako San Nikolas de Bari parrokiako lokaletan, alokairua ordaintzen. Kontratua zemendiaren 1ean amaitzen da eta uda aurretik parrokiako arduradunek, pandemiatik hona handitu jakezan ekintzetarako lekua behar dutela arrazoituz, lokala orduka erabilteko aukera eman eutsien.
Javier Garai parrokiako abadearekin berba egin dogu Goizeko Izarretan irratsaioan. Bihotz Alai abesbatzakoei orain arteko lekua ezin deutsiela itzi argitu deusku parrokian beharrizan gehiago daukiezalako.
Skaut taldea, etorkinendako gaztelerazko klaseak edota familia ukrainiarrentzat harrera dira asko handitu jakezan ekintzetako batzuk.
Zemendiaren 1ean alokairu kontratua amaituko bada be, beste sei hilabetez Bihotz Alai abesbatzak lokala erabiltzen jarraitzeko aukera luzatu dabe.