Bihotz Alai abesbatzak orain arteko entsegu lekuan ez dabela jarraituko jakinarazi dabe komunikabideetan

Javier Garai Algortako San Nikolas parrokiako abadeak Bihotz Alai abesbatzari kontratua ez luzatzeko arrazoiak kontatu dauz

Algortako San Nikolas parrokian pandemiatik handitu jakezan ekintzetarako behar dabez lokalak

50 urte baino gehiago egin ditu Bihotz Alai abesbatzak Algortako San Nikolas de Bari parrokiako lokaletan, alokairua ordaintzen. Kontratua zemendiaren 1ean amaitzen da eta uda aurretik parrokiako arduradunek, pandemiatik hona handitu jakezan ekintzetarako lekua behar dutela arrazoituz, lokala orduka erabilteko aukera eman eutsien.

Javier Garai parrokiako abadearekin berba egin dogu Goizeko Izarretan irratsaioan. Bihotz Alai abesbatzakoei orain arteko lekua ezin deutsiela itzi argitu deusku parrokian beharrizan gehiago daukiezalako.

Skaut taldea, etorkinendako gaztelerazko klaseak edota familia ukrainiarrentzat harrera dira asko handitu jakezan ekintzetako batzuk.

Zemendiaren 1ean alokairu kontratua amaituko bada be, beste sei hilabetez Bihotz Alai abesbatzak lokala erabiltzen jarraitzeko aukera luzatu dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular