Haritz Gabiria: "Ohiko hanburgesa on baten sekretua bere sinpletasunean dago"

Getxoko Gabiria Harategiak Euskadiko hanburgesen lehiaketea irabazi dau

Algortan, Euskal Herriko hanburgesa tradizionalik onena

Gabiria Harategia / Bizkaia Irratia

Getxoko Gabiria Harategiak Euskadiko hanburgesen lehiaketea irabazi dau. Orain dala gitxi egin da Euskadiko hanburgesen lehiaketea eta guztira 49 harategi eta urdaitegik hartu dabe parte. Getxoko Gabiria Harategia izan da hanburgesa tradizinonalaren ataleko irabazlea. 27 urte daroez negozioan lanean eta hirugarren belaunalditik doaz.   Haritz Gabiria, lehiaketaren irabazlea, Goizeko Izarretan egon da eta sekretua sinpletasunean eta haragiaren kalidadean dagoala esan deusku. Haragiaren jatorria be garrantzitsua da. “Gure haragia beti Euskal Herrikoa da”. 

Orain hilebete batzuk, Gabiriak Bizkaiko Txapelketa be irabazi eban. Honetan, gaztaiagaz, pistatxo zatiakaz eta tomate lehorragaz egindako hanburgesea izan zan irabazlea. Bere lokalean hainbat hanburgesa mota saltzen dabez eta bezeroek eurakaitik galdetzen dabe sarri. Probau eta zaporea ezagutu gura dabe. Gabiria Harategia arduratzen da bezeroei gomendioak emoteaz. “Orain oso modan jarri dira hanburgesak, eta jente asko dator horreetaz galdezka” 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular