Getxoko LGTBI+ kolektiboko edadekoen testigantzakaz erakusketea sortu dabe

Erromon, Areetan eta Algortan edadeko LGTBI+ kolektibokoen testigantzak ikusgai dagoz

“Algortatik alde egin neban bisexuala nazelako”

Julen Nafarrate eta Ines Bermejo erakusketaren egileak / Hiruka agerikari digitala

Getxon “Gu ere bagara” erakusketea ikusi daiteke. Edadeko LGTBI+ pertsonen kontakizunak batu dabez Julen Nafarratek eta Ines Bermejok. Kontakizun horreekaz sorturiko erakusketea Getxoko kaleetan eta metroko geltokietan ikusi daiteke. Erakusketea 15 egunez ikusi ahalko da Getxon.

Guztira bost testigantza batu dabez eta kasu batzutan oraindik anonimotasuna mantendu behar izan dabe. Proiektu honetan parte hartu daben nagusiek ez dabe argazkietan agertu nahi izan, anonimotasuna gorde nahi izan dabe. “Horrek erakusten dau gure gizartean kolektibo honen ikusgarritasunaren alde lan asko dagoala egiteko” zehaztu deusku Julen Nafarratek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular