Pasealekuan egun osoko jaia egingo da maiatzaren 18an

Martian hasita dabilz mende erdia ospatzen

Allende Salazar ikastetxearen 50. urteurreneko jai handia

Allende Salazar herri ikastetxearen jaia / Bizkaia Irratia

Urte berezia da honakoa Gernika-Lumoko Allende Salazar herri ikastetxearentzat. Izan be, 50 urte betetan dauz aurton. Mendeurrena ospatzen hasita dagoz. Martian, bertso bermuta eta bertso bazkaria egin eben. Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak aritu ziren bazkarian eta bertso bermutean Lilibertsoko kideak Ander Elortegi eta Koldo Gezuraga. Apirilean mendi martxea egin zan eta hainbat lagunek hartu eben parte.

Maiatzaren 18an jai handia

Maiatzaren 10ean, ikasle eta irakasle ohiak batu ziran ikastetxean bertan afarian. Zazpirehun lagun alkartu zirala esan behar. Maiatzaren 12an umeei bereziki zuzendutako ikuskizuna izan zan. Amaitzeko, 50. urteurrena ospatzeko egun handia maiatzaren 18a izango da. Egun osoko jaialdia egingo da Pasealekuan. Puzgarriak, giza-futbolina, zirku eskola, eskulan txokoa, musika tailerra, Elai-Alain taldearen dantzaldia, herri kirol erakustaldia, kantagunea, Ross dantza eskola, skate ikastaroa, tukatukada batukada…eta musika zuzenean. Arratsaldeko ordubatetan Gozategi taldea arituko da iluntzeko ordubat eta erdietan. Iluntzeko zortzi ta erdietan Audience izango da, gaueko hamarretan Gatibu eta gaueko hamabietan Luhartz taldea, hirurak Gernika-Lumo eta ingurukoak.

Herriko ikastetxe publiko handiena

Allende Salazar Gernika-Lumoko ikastetxe publiko handiena da. Zazpirehun ikasle inguru daukaz gaur egun. Aritz Zearra zuzendariaren esanetan, herrian dagoan aniztasunaren ispilua da ikastetxea. Justizia, bardintasuna eta euskalzaletasuna dira euren ardatz nagusiak. Era berean, Gurasoen Alkartearen ekarpenak azpimarratu dauz. Euren ekimenez, besteak beste, jantokian eredu barria ezarri zan orain zazpi urte. Inguruko ekoizleen produktuak daukiez ordutik jantokian. Zearrak, urteurreneko ekitaldi guztiak antolatu ahal izateko batu diran guztien ahalegina goraipatu dau. Berrehun lagun inguru ibiliko da lanean maiatzaren 18ko jaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular