Digitalazinoan beste pausu bat emongo dabe Berrian, edizino digitalari lehentasuna emonda eta paperekoa bertatik atarata

Itxura aldetik be izango dira eraldaketak egunkarian

Amagoia Mujika: “Aldaketa handiak izango dira Berrian udazkenetik aurrera”

Amagoia Mujika Tolaretxipi / Bizkaia Irratia

Amgoia Mujika Tolaretxipi izendatu dute dagoeneko Berriako zuzendari, Martxelo Otamendiren ordez, baina uztailean hasiko da bete-betean bere kargu barrian. Urte asko daroaz Mukikak Berrian. Kazetaritza lanetan sail ia guztietan egon da, eta urteak daroaz zuzendariorde moduan be. Orain, Otamendik erretiroa hartuko dauenean, zuzendaritzara pasauko da. Berak azaldu deusku benetako kazetaritzea egin gura dabela, sinisgarria, euskaraz eta Euskal Herritik. Kazetaritza feministea egitea be garrantzitsua dala adierazi deusku. Orain urteak hartu ebela bide hori eta sakontzen jarraitu behar dabela.

Esan dogun moduan, udazkenetik aurrera aldaketak egingo dira. Kazetariek goizean-goizetik digitalean idatziko dabe, bideoak egingo dira, gizarte sareetan informazinoa zabalduko da…eta hortik informazinoa aukeratuko da papererako. Digitalizazino indartsua egingo dabe, helburu moduan kazetaritza ona egitea eukita. Euren aparteko begiradea eskaintzen  ahaleginduko dira, eta egunero eskainiko dabe ganerako hedabideek eskainiko ez daben gauza barriren bat.

Diseinu aldetik be aldaketak etorriko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular