Amaia Aldai eta Olatz Arrizabalaga prest Lau t'erdiko finalerako

Pelotariak gogotsu eta baikor dagoz finalaren atarian

Amaia Aldai eta Olatz Arrizabalaga prest Lau t’erdiko finalerako

Amaia Aldai eta Olatz Arrizabalaga Lau t'erdiko finalaren aurkezpenean / Zornotzako Udala

Emakume Master Cupeko Lau t’erdiko finala abenduaren 10ean izango da Zornotzako pilotalekuan. Hortxe, faborito bi egongo dira; Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai. Finalaurrekoak nagusitasunez irabazi ebezan, Arrizabalagak 22-2 irabazi eutson Gaminderi, eta Amaiak 22-7 Arrillagari. Lagunak dira baina adiskidetasun hori alde batera itziko dabe zapatu honetan jokatuko dan finalean. Gogotsu dagoz, ilusinoz, beste behin final batean alkarren aurka jokatzeagaitik Jokoan saioan azaldu dabenez, oso harreman ona daukie, baina biak gogotsu dagoz txapela eskuratzeko.

Lau t’erdiko finala

Non?: Zornotzako pilotalekuan

Noiz?: Abenduaren 10ean, 19:00etan

Finalistak: Amaia Aldai eta Olatz Arrizabalaga

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular