Amaia Aldaik astegoien garrantzitsua izango dau datorren hau. Izan be, Euskal Ligako partidua dauka lehenengo, eta Emakumeen Master Cupeko bi gero. Laboral Kutxa master cupeko partidu bi jokatuko ditu zapatuan eta domekan. Nora Mendizabal lagun dauela, lehen partidua irabazita dago. Orain, astegoieneko partidu biak irabaztea da helburua, finalaurrekoetara lehen tokian sailkatzeko. Larrarte-Arrillagaren aurka jokatuko dabe zapatuan. Domekan, Arrizabalaga-Capellanen aurka. Partidu gogorrak izango dirala uste dau Aldaik.
Martiaren amaieran eta apirilaren hasieran, pelotako munduko txapelketea jokatuko da. Amaia Aldai aukeratuen artean dago. One Wall-en jokatuko dau batetik eta pelota valentziarrean, bestetik. Ilusinoz dago, eta holako txapelketak jokatzeko aukerea aprobetxau egin behar dala dino. Dana dala, Aldaik euskal pelotako munduko txapelketea jokatu nahi leuke. Gizonetan badago euskal pelotako munduko txapelketea. Azkena, Iparraldean jokatu da udagoienean. Emakumeetan, hondino ez.
Herriz Herri saioan egon gara Amaia Aldaigaz, BAM-en. Aldai Lehen Hezkuntzako irakasle izateko ikasten dabil. Hirugarren ikasturtean dago. Goi mailako kirola, lana eta ikasketak buztartzea ez da erreza, bere esanetan. Halanda be, gogotsu dabil. Dino argi daukala hezkuntzeari lotuta egin nahi dauela behar. Ikasle zala bizi izandakoak beste era bateko hezkuntza sistema baten alde egitera daroa. Hezkuntza sistema zurruna barik malguagoa nahi leuke. Ikasleak estu hartu beharrean, bere ahalmenak ataraten lagunduko deutsan hezkutza sistemea gura leuke.