Amaia Uribe kazetariagaz egingo dogu berba Foruko Herriz Herri saioan. Forutarra jaiotzez, gaur egun Arratzun bizi da. Irrati eta telebista profesionala, EITBko korrespontsal moduan egon da New Yorken bost urtez. Arlo profesionalean asko ikasi dauala esan deusku. Lan aukera bat baino gehiago, amets bat izan dala azpimarratu dau. Txikitatik gura eban kazetaria izatea, eta txikitatik euki dau konexino berezia New Yorkegaz. “Ez dakit nire bizitza profesionalean holako aukerarik izango dodan barriro”, gaineratu dau kazetari bizkaitarrak.
Maila pertsonalean be New Yorkek asko emon deutsala azaldu deusku. “Familian joan ginan, senarragaz eta semeagaz, eta familia moduan asko batu gaitu esperientzia honek. Aldatu egin gaitu, markau egin gaitu”. Hasieran gogorra izan zala aitortu deusku, baina “inoiz hartu dogun erabagirik onena izan zan”. Ez dau baztertzen barriro nazinoarteko barriemoile lez jardutea.
Gaur egun Amaia Uribek ETB-ko albistegietan egiten dau behar, Gaur egun eta Teleberri albistegietan.