Amets Txurruka Etxebarriako txirrindulari ohia euki dogu konbidau moduan asteon Kafetxu Bana tartean. Txirrindularitza profesionala itxi ebanetik ia hamarkada bat pasa danean, bere kirol ibilbidearen errepasoa egin dogu eta osteko bizitzari be eskaini deutsagu arreta.
Txurrukak 2006an egin eban debuta profesional mailan, Barloworld taldearen eskutik. Eurekaz denporaldi ona burutu ondoren, Euskaltel-Euskadi taldeak fitxatu eban. Txurruka 2007an heldu zan talde laranjara eta sei denporaldiz egon zan bertan. Ostean, hiru denporaldi emon ebazan Caja Ruralen, Orica-GreenEdge taldean erretiroa hartu aurretik.
Lorpen garrantzitsuak
Bere ibilbide oparoan Txurrukak lorpen garrantzitsuak lortu ebazan, bakarka zein talde lez. Esaterako, 2007ko Frantziako Tourrean txirrindularirik lehiakorrenaren saria eskuratu eban. Gaur egun, maisu lez dago beharrean Txurruka, txirrindularitza mundutik profesionalki urrundu eta gero.