Aurredenporaldiko lehen partidua izan da Urritxen

Amorebietak fitxaketa barriagaz garaipena estreinau dau

Amorebietak 3-1 irabazi dau Mirandesen aurka

Amorebietaren partidua Mirandesen aurka / SD Amorebieta

Amorebietak aurredenporaldiko lehen partidua izan eban be zapatuan. Urdinek 3-1 irabazi eben Mirandesen aurka Zornotzako jaiei hasiera ona emoteko.

Urdinek garaipena lortu dabe aurredenporaldiko lehen partiduan, non LaLiga Hypermotioneko beste talde baten aurka neurtu dabez indarrak, Club Deportivo Mirandesen kontra, Urritxen. Burgoseko taldea abantailarekin iritsi da atsedenaldira (0-1), baina Haritz Mujikaren mutilek markagailua irauli dabe 3-1 amaitu dan bigarren zatian, Ryan Edwards, Eneko Jauregi eta Luis Quinteroren golekin.

Talde bisitaria aurreratu egin da partidako lehen ordu laurdena bete baino lehen, Gabri Martinezen bitartez. Lehen zatiak aukera handi barik jarraitu dau azken txanpara arte, bi taldeak gola sartzetik gertu egon diranean. Marinok Ilyasen gola saihestu dau 41.ean gelditu bikaina eginda. Jarraian, Edwardsek kanpora jaurti dau. Horrenbestez, 0-1eko emaitzarekin heldu da norgehiagoka atsedenaldira.

Urdinak oso ondo sartu dira bigarren zatian eta bardinketea 52. minutuan iritsi da, Edwardsek Jauregiren erdiraketa ona sare barrura bidali dauenean. Jauregik berak egin dau 2-1ekoa 65.ean, bisitarien atezaina gainditu duen bolea batekin. Luis Quinterok bere lehen gola sartu dau SDAko jokalari bezala 80.ean hegaleko jokaldi ikusgarri baten ondoren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular