Ibon Gabiola Amorotoko alkateagaz egin dogu berba, besteak beste, udal hauteskundeei buruz

Udal hauteskundeen prozesua hile batzuk lehenago hasten da Amoroton. Ibon Gabiola alkateagaz aztertu dogu

Amoroton laster hasiko dira alkatearen bila, auzorik auzo

Ibon Gabiola Amorotoko alkatea / Bizkaia Irratia

Udal hauteskundeak maiatzean izango dira. Amoroton eta Gizaburuagan hauteskunde prozesu ezbardina daukie Bizkaiko beste udalerriekin konparetan badogu. Izan be, Lea Ibarreko udalerri biotan, herritarrek zuzenean aukeratzen dabe hauteskunde egunean aurkeztuko dan zerrendea.

Hauteskunde prozesua zezeilean hasiko da. Aurten, 18 urtetik gorako herritarren zerrenda osoa helduko jake botoa emon ahal dabenei. Bakotxak 6 izen aukeratu ahal izango ditu. Orain arte auzo bakotxak bere zerrendea eukiten eban lehen itzulian. Aurten udalerri osoko zerrendea eukiko dabe.

Herritar bakotxak 6 izen aukeratuta, 20 pertsonako zerrendea egingo dabe. Udal hauteskundeetara aurkeztuko dan zerrendeak hortixek urtengo dau. Gainera, aurten, euren artean batzartzeko erea eukiko dabe. Baten batzuek taldea eratu ahal dabela uste badabe, aukera horixe eukiteko.

Ibon Gabiola alkateak azaldu deuskunez, alderdi politikoetatik kanporako hauteskunde mota honek alde onak daukaz. Batik bat, alderdien arteko tirabirek ez dabela zipriztintzen udalerria. Udalerriaren egoera orokorrari buruz be egin dogu berba Herriz Herri saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular