Idatzi dauan lehen liburuaren barrenak erakutsi deuskuz Anarik

"Gari eta goroldiozko" 2022ko udagoienean kaleratu eban Susa argitaletxeak

Anari: “Liburuko testu batzukin ezin neban abestirik egin”

57. Durangoko Azokan parte hartu eban Anarik / Txelu Angoitia (Gerediaga Elkartea)

Kantari lez ezagutu izan dogu orain arte Anari Alberdi Santesteban. 1997an musikan murgildu zanetik bost bakarkako lan argitaratu izan dauz eta hainbat kolaborazino be egin dauz. 1970ean Azkoitian jaiotako sortzaileak, gainera, Adarra Saria jaso eban 2018an Donostiako Udalak emonda.

Igaz, 2022an, idazle modura ezagutzeko aukera izan gendun. Izan be, Susa argitaletxearen eskutik bere lehen liburua kaleratu eban: “Gari eta goroldiozko”.  Hain zuzen be, idazle modura bere lehen esperientzia zelangoa izan dan eta liburuagaz zer kontatu gura izan dauan garandu doguz beragaz ordubeteko barriketaldian.

Kantuetarako tartea be egon da, baina kasu honetan ez bereak. Hermanos Gutierrez taldea aukeratu dau barriketaldian zehar entzuteko. 2022an argitaratu daben 10 kantuz osotutako “El bueno y el malo” diskoa gomendatu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular