Karrantza Harana ezaguna da aberastasun arkeologiko-paleontologiko handiko hainbat aztarnategi eukiteagaitik. 2020. urtean Arkeologia Museoan El Polvorín lezeko aztarnategiko hartz eta hienen arrastoen artean neandertal ezaugarriekaz giza-aztarnak identifikau ebezan. Horren ondorioz, 2021ean indusketa arkeologikoa hasi zan aztarnategi horretan.
El Polvorin kobazuloan emakume neandertal baten hazurrak aurkitu ziran. Emakumeari Andere izena ipini eutsen. Hasiera baten 150.000 urte eukazala pentsetan zan baina besoko hazur batek zaharragoa dala pentsau eragin dau, Bizkaiko zaharrena. Neandertal arkaikoagoa dala dinoe adituek. 200.000 edo 300.000 urte euki ahal dauzala be.
Topautako arrastoak Euskal Herriko Unibertsidadeko Geologia saileko Asier Gómez Olivencia buru dauan ikerketa-taldeak aztertu dauz. El Polvorin lezeko indusketeari buruz gehiago jakiteko, beragaz egon gara.