Egoitza eta liburu-denda barria zabaldu dabe Iruñean

Txalaparta argitaletxeak 35 urte bete dauz

Ane Eslaba: “Konpromiso politikoa beti izan da giltzarri”

Txalaparta argitaletxearen dendea / Bizkaia Irratia

Txalaparta argitaletxeak 35 urte bete dauz. Aurreko barikuan izan zan Txalapartaren 35. Urteurrena ospatzeko ekitaldia eta egoitza barriaren inaugurazinoa Iruñean. Ehun lagun inguru batu ziran bertan. Txalaparta, Tafallan sortu zan eta bertan daukie oraindino egoitza nagusia. 35 urtetan, 1500 titulu baino gehiago argitaratu dabez. Ane Eslaba editoreak esan deuskunez, sortu zanetik konpromiso politikoa izan da argitaletxearen giltzarri.

Gioconda Belliren arrakasta

Katalogoan daukiezan 1500 titulu baino gehiagoren artean, danetarik dago. Euskeraz eta gaztelaniaz, saiakera politikoa, gizarte gaiak, haur eta gazteentzako literaturea, kronika historikoak, eleberri beltzak…era askotako lanak argitaratu dabez. Gehien salduenen artean mantentzen da oraindino Gioconda Belliren “La Mujer Habitada” lana. Iruñean zabaldu daben lokal barriagaz, Txalapartaren komunidadetik urrean jarraitu nahi dabe. Ane Eslabaren esanetan, lan-taldea etanik barik ari da egin beharrekoetaz hausnartzen.

Durangora begira orain

Udagoiena helduta, Durangoko Azokara begira be hasita dagoz lanean buru-belarri. Nobedade bat baino gehiago izango dira bertan, tartean, labatik atara barri dabezan Patxi Zubizarreta eta Estitxu Fernandezen azken lanak. Argitaletxearen etorkizunera begira barriz, Eslabak dino, garaiei erantzutea dala eurentzat erronka nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular