25. edizinoaren erdia bete da; Ane Pikaza zuzendari artistikoagaz egin dogu berba

Abuztuaren 4ra bitartean Erriberriko 25. Antzerki jaialdia egingo da

Ane Pikaza: “Hasi ginenetik Erriberri mapan beste era batera jarri da”

Erriberriko Antzerki jaialdia 25. urteurrena ospatzen dabil. Abuztuaren 4ra bitartean musikea, dantza, zirkua eta antzerkia buztartzen dauazan diziplina anitzeko programazinoa eskainiko dau. Danetara, Erriberriko jaialdiak 27 emonaldi programau dauz. Horreetatik 14 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dabez. ganera, 8 Nafarroako konpainietakoak dira, eta bat euskarazkoa. Edizino honetan programazinoa Tafalla, Beire, San Martin Unx eta lehenengoz, Pitillasera zabaldu dabe. Zuzeneko ikuskizunez gain, Erriberrin egoitza sortzaile bi, lau prestakuntza-tailer, eta artista eta kazetariakaz topaketa bi egingo dira. 25. urteurrena ospatzeko ziklo bat be programau da: gala bat, hiru mahai-inguru eta hiru erakusketa.

Ane Pikaza jaialdiko zuzendari artistikoak azpimarratu deuskunez, harrera bikaina izan dau orain arte jaialdiak. Aktore bilbotarrak eta Maria Goirizelaiak 2022. urtean hartu eben Erriberriko Antzerki jaialdia zuzentzeko ardurea. Pikazaren esanetan, eurek argi eukien zeintzuk ziran euren lerro nagusiak: dramaturgia barriak, gaur egungo eta gizarte tematika potentea, emakumearen presentzia, inklusibidadea, edade guztiei begiratzen deutson jaialdi bat egitea… “Gure lerro estrategikoak apurka-apurka ezartzen goaz eta oso erantzun ona izaten ari dira” azpimarratu deusku Ane Pikaza Erriberriko Antzerki jaialdiko zuzendari artistikoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00