"Bizitzaren Neurria-Un año de festivales" erakusketea ikusgai dago maiatzera bitartean

Kore Peploduna piezaren erreprodukzinoa dago tartean

Antxinako Atenasko jaialdien giroa nagusi Berreginen Museoan

Kore Peploduna eskulturea / Bizkaia Irratia

“Bizitzaren Neurria-Un año de festivales” izeneko erakusketea dago ikusgai Bilboko Berreginen museoan.
Antxinako Atenasera eroango gaituen erakusketea da honakoa. Egutegirik ez egoan garaian Atenasen egiten ziran jaialdiak dira ardatz. Hortik dator izenburua, “Bizitzaren Neurria-Un año de festivales”.
Egutegirik bako garaian, hau da, urte, hilabete, egun edo urtaroen neurketarik barik, Atenasen ospatzen ziran jaialdiak dira erakusketaren elementu nagusi. Iraganera egiten da bidaia, antxinako Atenasera. Jaialdi asko egiten ziran garai hartan. Polis bakotxak berea eukan hain zuzen.

Kore Peploduna

Atenasko Akropoliko museoan dagoen Kore Peploduna da erakusketa honetako pieza nagusietariko bat. Pieza hau Atenasko Akropoliko Museoan sortu da. Jatorrizko obra bertan dago, Kristo aurretik 530. urtekoa. Emakume baten eskulturea da. Greziar artean, dontzeila gazteen irudiek “kore” izena hartzen dabe. Kasu honetan “peplo” gehitu jako, daroan soinekoagatik.
Pieza honez gain, Atenasko Tetradrakma edo Borghese dantzariak be badagoz. Esan behar, artelana bere testuinguruan ekimenaren barruan, datozen saioak erakusketa honegaz lotutakoak izango direla aurrerantzean. Hil honen 21ean bestalde, Berreginen Museoaren 16. urteurrena ospatuko dabe. “Bizitzaren neurria-Un año de festivales” erakusketea 2023ko maiatzaren 21era bitartean egongo da ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular